XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Pastoralak, eta hemen joan den mendetik hona gauzak anitz aldatu ez direla aitortu behar, ez dira egundaino jokalari edo arizale, lan horretan ikasi batzuren gauzak izan.

Pastoralak, herri batek orai batzutan herrialdeka ere muntatzen dira antolatzen zituen eta jokalariak tokiko jendeetan, gazterian bereziki, aurkitzen ziren.

Orduan ikusleek ez zuten pagatzen, eta sartzea libroa zen; are gehiago, pastoralaren denboran zerbitzari batzu bazebiltzan ikusleen artean, arnoa edo edari zenbaiten eskaintzeko.

Nor-nahi izan zitekeen, izan daiteke oraino, jokalari pastoraletan.

Ez da lan horretan luzaz ikasi beharrik: itxura edo manera piska bat, boz aski azkarra, memorio izpi bat, eta borondate ona aski zaie parte hartu nahi duten herritarreri.

Zenbaitek, tradizione horren esplikatzeko, zuberotarrek, dantzan aritzeko bezala, teatro-jokuetan ibiltzeko ere zerbait dohain edo jeinu berezi baduketela pentsatu izan dute.

Ez dut uste.

Pastoraletan deklama-modua behin betikotz finkatua izanik, eta hala-hala jokalarien jestu eta mugimendu guztiak hastetik buru, aktoreek ez dute beren baitarik beste jokurik asmatu behar, haien lana hanbatenaz errazago baita manera horretan.

Jokalariak nor-nahi izan badaitezke, ez da hala gertatzen errejentarekin.